
Gaur osaba eta izeba ni zaintzera etorri dira. Ez diet lan handirik eman. Gainera osaba Imanolen opari bat ekarri didate, eta aitatxok nere etorkizuna jostailu honetan dagoela erran dit. Zer iruditzen zaizue? nork pentsatuko luke aitatxok nik kitarra jotzen ikastea nahi zuenik!

Eguerdi aldera aita etorri da eta lehendabiziko aldiz bazkaria berak eman dit. Nere lehen biberoia. Ze ona. Modu honetan amak askatasun gehiako edukiko du. Neurria hartzeko amak Ainhori galdetu egin dio Markelek zenbat behar duen. Ea hurrengoan begi hobea duen zeren eta ni gosez gelditu naiz.
0 Comments:
Post a Comment
<< Home