Thursday, July 06, 2006

Gaur goizetik egun arraroa izan da, sekulako ezinegona nuen. Amatxok goizero bezala esnea eman dit baina gaur gorputzak bertze gauza eskatzen zidan. Nik, aitatxok bezala, arraultzak, urdaiazpikoa eta tomatea jan nahi ditut. Hamabitan dena ulertu dut, SAN FERMINAK HASI DIRA!!!! GORA SAN FERMIN!!! datorren urtean txupinazoa Lesaka edo Iruñean ikusiko dutela agindu dit aitatxok. Ze dotore nere zapi gorriarekin eh? ze dantzatzeko gogoak...

Je, je, .... Nafarroako odolak ze indarra duen. Nere bizian ze izango naizen ez dut oraindik argi, baina bai nondik natorren.

Aupa Oier, ea datorren urtean zure urtebetezea elkarrekin ospatzen dugun. Badakit uztailaren bian direla baina aitatxok dio zure aldetik ere sanfermin zale aunitz zaretela. Berandu baina zorionak lehengusu!!

0 Comments:

Post a Comment

<< Home

localizador ip