Monday, July 31, 2006


Gaur lagun batzuen etxean egon gara. Ze etxe polita, igerileku esta guzti. Nik lagun bat egin dut, Rebeca. Hementxe gaude biok. Atzean aitatxo eta Jesús lanen ikusten dira, eta txakurra igerilekua zaintzen. Ea Rebecak noiz uzten diten bere gelan dituen jostailu hoiekin jostatzen.

Wednesday, July 19, 2006



Gaur jeiki naizenean amak igerilekura eramango nauela erran dit. Ur aunitz izan arren hemen edatea nahiago du eta biberoia eman dit. Azkenenean bainu jantzia estrenatzera noala dirudi.

Halaaaaaaaaaaaaa... zenbat ur...

Hementxe dagoen hau Alvaro da, nere lagun bat. Bere urtebetetzea sanferminen bukaerarekin bat etorri zen eta festara gonbidatu egin zidan. Ez atera oraindik argazkia aitatxo, burua ur azpian sartuko diot je, je, je...

Tuesday, July 18, 2006

Zorionak Izeba!!! muxu haundi bat zure egunean. Milla esker hain ongi ni zaintzeagatik. Ea noiz ospatzen dugun.

Thursday, July 13, 2006


Gaur osaba eta izeba ni zaintzera etorri dira. Ez diet lan handirik eman. Gainera osaba Imanolen opari bat ekarri didate, eta aitatxok nere etorkizuna jostailu honetan dagoela erran dit. Zer iruditzen zaizue? nork pentsatuko luke aitatxok nik kitarra jotzen ikastea nahi zuenik!

Eguerdi aldera aita etorri da eta lehendabiziko aldiz bazkaria berak eman dit. Nere lehen biberoia. Ze ona. Modu honetan amak askatasun gehiako edukiko du. Neurria hartzeko amak Ainhori galdetu egin dio Markelek zenbat behar duen. Ea hurrengoan begi hobea duen zeren eta ni gosez gelditu naiz.

Thursday, July 06, 2006

Gaur goizetik egun arraroa izan da, sekulako ezinegona nuen. Amatxok goizero bezala esnea eman dit baina gaur gorputzak bertze gauza eskatzen zidan. Nik, aitatxok bezala, arraultzak, urdaiazpikoa eta tomatea jan nahi ditut. Hamabitan dena ulertu dut, SAN FERMINAK HASI DIRA!!!! GORA SAN FERMIN!!! datorren urtean txupinazoa Lesaka edo Iruñean ikusiko dutela agindu dit aitatxok. Ze dotore nere zapi gorriarekin eh? ze dantzatzeko gogoak...

Je, je, .... Nafarroako odolak ze indarra duen. Nere bizian ze izango naizen ez dut oraindik argi, baina bai nondik natorren.

Aupa Oier, ea datorren urtean zure urtebetezea elkarrekin ospatzen dugun. Badakit uztailaren bian direla baina aitatxok dio zure aldetik ere sanfermin zale aunitz zaretela. Berandu baina zorionak lehengusu!!

localizador ip