Wednesday, April 12, 2006


Aupa familia, nere gurasoei kosta zaie baina azkenean hemen nago. Martxoko bigarren egunean ikusi nuen mundua lehendabiziko aldiz. Nere lehendabiziko imagina aitatxoren aurpegia izan zen, buruz behera hori bai. Aitatxo zela suposatu nuen zeren eta beldur aurpegi horrekin medikua ezin zen izan. Ama beranduago ikusi nuen, bazkaltzeko orduan, eta berak ere ez zuen aurpegi onik. Oraingoz nahiko dela uste dut eta lo egitera noa.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home

localizador ip