Sunday, December 24, 2006


Gaur egun berexia da. Familia guztiak olentzerori buruz solasten dit... eta nik nor den ere ez dakit!!!

Olentzero ospatzeko arropa hau jarri didate etxean. Maixuxek egina da eta buruko zapia berak jarri egin dit etxekoek ez zekitelako.














Gizon honena ez dut ongi ulertzen... ardo zatua hartu, arraultza batzuk eta kapoi pare bat... eta hala... opariak banatzera. Palman honelako tipo bat agertu eta poliziek atxilotuko zuten. Dena den gustatu egin zait, denek abesten diote eta berak pipa soltatu gabe irri egiten dut.





Ohitura arraroak hauek. Olentzeroena ulertzen dut, baina pinu bat etxean sartzea, eta sagarrak ematea...
Nik ere kantatzea hobe dut, ea bihar goizean zapatan zerbait uzten diten: Olentzero buru haundia entendimentuz jatziaaaaa, bart arratsian edan omen du...


Saturday, December 23, 2006



Gaur urteroko bazkaria izan dugu Berako txokoan. Neretzat lehendabizikoa izan da eta egun polita izan da. Oier, Luken, Ekain eta Markel etorri dire. Markelek erran didanez hurrengo bazkarian anaitxoa ekarri behar omen du. Je, je, je... anaitxoa... oraingoz ni bakarrik mutilen artean. Nik nahi dutena aukera dezaket. Begira hemen kuadrilla guztia Ekain izan ezik, bera ttikiegia da oraindik.








Ibardinen bazkaldu dugu eta gero txokoan afaldu. Luken eta Markelek gustora jan dituzte palmerak. A ze sakea bi hauena.
localizador ip