Sunday, August 27, 2006


Gaur Alexandrarekin jostatzen egon naiz, nere lagun bat. Ni baino egun batzuk gazteago da. Uste dut ni baino gazteago den ezagutzen duten lehenengo pertsona dela. Hementxe gaude biok gure gauzei buruz solasten.

Saturday, August 26, 2006

Aitatxok gaur Txominen urtebetzeak direla erran dit. Zorionak Txomin!!, ea noiz elkar ezagutzen dugun. Neska bat duzula erran didate, ni baino zahartxoagoa, eta berarekin jostatu naitekela.



Ze polita gaur jarri didaten peto hau. Haunditzen ari naiz eta hortaz konturatzen dira nere gurasoak, orain haur arropaz gain bertze arropak ere jartzen dizkidate. Datorren larunbatean sei hilabete beteko ditut. Nola pasatzen den denbora. Nere osabek argazkitan ikusi eta azkar handitzen ari naizela diote.

Tuesday, August 22, 2006

Zorionak Izaskun!!! urte bat gehiago... seguro ongi ospatzen duzuela famili guztiarekin, Xabi, Oier, Luken, ¿?. Noizko neska bat? oraindik gaztea zarenez seguro etorriko dela, hirugarrenean ez bada, laugarrenean izango da, ... edo bostgarrenean, edo ...
Besarkada bero bat eta muxu haundi bat.

Wednesday, August 16, 2006






Egunero gauza berriren bat ekartzen didate nere gurasoek. Jostailu bat ez bada trasto bereziren bat izanen da baina beti badugu zerbait. Begira adibidez ze formal jartzen naizen nere aulkitxoan bazkaltzeko. Orain helduek bezala mahiean bazkaltzen dut.

Hala ere nik jostailuak nahiago ditut. Begira ze polita den hau je, je,...

Sunday, August 06, 2006


Igerilekuan ur aunitz zegoela iruditzen bazitzaidan zer ote da itsasoa. Begira ze politak gauden ama eta ni argazki honenan. Aman antza hartzen didazue?

Wednesday, August 02, 2006


Gaur azkenean silletan ibili naiz!!! ze poza nerea, orain pasiatzen duten bitartean ni inguruko gauz guztiak ikusten ditut. Sekulako aurkikuntza izan da neretzat. Hemendik aurrera mundua ezagutzeko aukera hobea izango dut.
localizador ip