Saturday, June 24, 2006

Gaur nere lehenengo ezkontzan egon naiz. Mattin eta Valle ezkondu dira eta attak eta amak sekulako ilusioa zuten bertan egoteko. Ze dotore zeuden ezkongaiak...
Primeran pasatu dugu, ze jende ona den. Osaba eta bere kamara falta ziren eta horregatik oraingoz ez dugu argazkirik baina ea baten bat lortzen duten.

Saturday, June 10, 2006


Egun berri bat, baina gaur zerbait badugu. Ordu honetan kamara eskutan ibiltzea ez da batere normala. Zergatik esnatzen didazue hainen goiz?



Gaur, ekainak 10 nere bataioa izango da. Egun honetarako familia guztia dotore dotore jantzi da eta ni ere horrela jantziko naiz. Hasteko azpiko arropa erakutsiko dut.

Zapatak kentzen dituzten bakoitzean berriro jartzen dizkidate.













Azpiko arroparen gainetik soina jarri didate. Ohitura da mota honetako gauzak jartzea eta elizara modu honetan joatea.











Je, je, begira ze txapela!! burua bustitzeko beldurra ote dute nere gurasoek? egiten duen eguraldiarekin ezinezkoa da euririk egitea.



Azkenean eliz atarira alletu gara. Hemen atta eta amarekin nago. Ze dotore famili guztia. Perla bakarrik falta da.

Hemengo hauek bataioko atatxi eta amatxi dira, Nafarrotik etorritakoak. Ez dakit beren eginbeharra zein izango den baina "paga" beraiei eskatu behar omen diet.

Izeba ere elizara etorri da. Osaba ere hemen dago baina berari beti argazki kamera eramatea tokatzen zaionez ez da inoiz argazkitan ateratzen.

Nere osaba Imanol aurkezte dizuet. Lehengo egunean bere utebetetzerako zoriondu nuen hura.

Egun gogorra izan da gaurkoa. Burua uretan sartu eta ospatzeko denak bazkaltzera. Ohitura xelebrea. Ea hurrengoan bertze baten txanda den eta ni lasai gelditzen naizen etxean.

Monday, June 05, 2006


Ikaragarria da etxetik atera behar duten bakoitzen hartu beharreko lana. Kotxean seguru joateko ongi lotzen didate. Aitatxok beti dio arriskuak aurreikustea ezinbestekoa dela.

Saturday, June 03, 2006


Gaur osaba Imanolen urtebetetzea da. 27 urte!!! Ea noiz tiratzen dituzten zure belarri horiek. ZORIONAK OSABA!!!

Thursday, June 01, 2006



Oraindik ez naiz ohitu hotz honetara. Uretan gustora nago baina uretik kanpo ez dut batere ongi pasatzen.
localizador ip