Monday, May 29, 2006


Begira aitatxok ze argazkiak ateratzen dizkidan, munduko neskarik politena omen naiz.

Logroñotik hurbil ginela probetxatuz attak Sorianorako bidaia egin du txanpi pintxo famatuak jateko. Ez dakit ze botatzen dioten baina seguru nago baratxuri pila bat behintzat baietz. Ah ze kiratsa!!!

Thursday, May 25, 2006


Berako familiaz gain sekulako mutil puska ezagutu dut. Markel omen du izena eta bere danborra jotzeko duen afizioa ikusita ñoñostiar itxura hartzen diot. Attak Oier eta Luken ezagutu behar dituztela erran dit, baina momentuz ez dut argazkirik ikusi ere egin. Uste dut mando tratuan hasia dela.

Eskerrak Ikatz ezagutu duten. Ni baino zahartxoagoa da baina honek opariak egiten buru gehiago du. Jo ze pilota polita. Attak egunero erraten dit raketa eta pilota erosi behar dizkidala, baina orain arte ez du hitza bete.

Nere lehendabiziko Aste Santua Beran ospatu dut. Famili guztia zain nuen, argazkiak, opariak,... nere bizian orain arte ez dut bertzerik ezagutu. Atatxi eta amatxik adar opila ekarri didate. Ohitura omen da inguru honetan, eta itxura ona du, baina nik ez dut probatzeko aukerarik izan. Solasten ikasten dutenean galdetuko diet ze opari mota den hau, neretzat egin eta gainerakoek disfrutatu.

Azkenean nere izeba ere bisitan etorri da. Alletu denetik ez dit lasai utzi... besotan hartu, opariak egin, argazkiak atera... ez da inoiz nekatzen!! ze pazientzia duen nere osabak.

Atta ere egunak joan eta gero lasaitu egin da. Argazkitan ateratzeko duen praktika ikusi besterik ez dago. Pixkanaka bide onetik eramango dituztela uste dut, baina oraindik lan egin beharko dut nere gurasoak hezitzen.

Amak ez du ongi pasatu, baina pixkanak bere onera bueltatu da. Orain Attak zaindu beharko gaitu, etxean hiru neska gaude eta bera da mutil bakarra.
localizador ip