Tuesday, September 08, 2009


Gaur eskola berrian hasi naiz. Eskoletako egunak pasatu dire eta azkenik Queen College-ra etorri naiz. Aita eta ama etorri dire laguntzera eta pena eman dit hainen triste etxera bidaltzea... urtero berdin! nola kostatzen zaien lehendabiziko eguna, jende helduak gauza arraroak egiten ditu...
Hau izango da nere jantzi berria eskolera joatekoa, egunero jantzi beharko dut.

Thursday, February 15, 2007

Hementxe gaude etxeko bi haurrak. Zeri buruz uste duzue ari garela solasten?

Ba hori gure gauza da, ez da hala?

Sunday, February 11, 2007

Begira, begira, eskurik gabe... ze gutti falta den ni bakarrik oinez ibiltzen hasteko. Aitatxok eta amatxok ez dakite zer izango den je, je, je... ze polita nere txirrindula eh!!!





Hemengo hau nere lehengusua da, Tom. Ze mutil puska. Tom ni baino zaharragoa denez ni zaintzen saiatzen da. Elkarrekin ongi pasatzen dugu, baina niri gehien gustatzen zaidana zera da...

Errizo hoietatik tiraka ibiltzeaaaaaaaaaa...

Wednesday, January 17, 2007

Aupa Xabi, Zorionak!!!

Ongi ospatu zure urtebetetzea Izaskun eta nere hiru lagunekin, Oier, Luken eta Ekainekin.

Sunday, December 24, 2006


Gaur egun berexia da. Familia guztiak olentzerori buruz solasten dit... eta nik nor den ere ez dakit!!!

Olentzero ospatzeko arropa hau jarri didate etxean. Maixuxek egina da eta buruko zapia berak jarri egin dit etxekoek ez zekitelako.














Gizon honena ez dut ongi ulertzen... ardo zatua hartu, arraultza batzuk eta kapoi pare bat... eta hala... opariak banatzera. Palman honelako tipo bat agertu eta poliziek atxilotuko zuten. Dena den gustatu egin zait, denek abesten diote eta berak pipa soltatu gabe irri egiten dut.





Ohitura arraroak hauek. Olentzeroena ulertzen dut, baina pinu bat etxean sartzea, eta sagarrak ematea...
Nik ere kantatzea hobe dut, ea bihar goizean zapatan zerbait uzten diten: Olentzero buru haundia entendimentuz jatziaaaaa, bart arratsian edan omen du...


Saturday, December 23, 2006



Gaur urteroko bazkaria izan dugu Berako txokoan. Neretzat lehendabizikoa izan da eta egun polita izan da. Oier, Luken, Ekain eta Markel etorri dire. Markelek erran didanez hurrengo bazkarian anaitxoa ekarri behar omen du. Je, je, je... anaitxoa... oraingoz ni bakarrik mutilen artean. Nik nahi dutena aukera dezaket. Begira hemen kuadrilla guztia Ekain izan ezik, bera ttikiegia da oraindik.








Ibardinen bazkaldu dugu eta gero txokoan afaldu. Luken eta Markelek gustora jan dituzte palmerak. A ze sakea bi hauena.

Tuesday, November 28, 2006

Zorionak amatxi Minka!!!!

Ez naiz zutaz ahaztu nahiz eta berandu zoriondu. Ea nik zure indarra duten haunditzean, bizian ongi etorriko zait.
localizador ip